XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

23.- Pintoren aserrea Teleikuskiña etxean sartu danetik, Mendiatarren ganora pixka bat lurrean ikusi du Pintok.

Ikertxoren galtza zuri bustiak lurrean ikusi ditu lixibagailluaren ondoan.

Pintok ortzetan artu eta gela illunera eraman ditu.

- Ikusi al dituzue lkertxoren galtza zuriak? - galdetzen du ama Idoiak gero.

Mirenen muiñeka maiza eskaratzeko maipean ikusi du Pintok.

Gonatxorik arrastaka bere etzan-lekura eraman du.

- Nun dago nere muiñeka zaarra? - deadar egin du Mirenek.

Gauez ere Pintok sukaldetik, eskaratzatik, ibillaldi bat egin du.

Ea dana txukun ote dagoan begira dabil.

Etxean danak daude lotan.

Jabiren eta Mirenen gelako ateak irekita daude.

Pintok ikustalditxo bat egin die otsik atera gabe.

Jabiren eta Mirenen oe aurrean zapata eta galtzerdiak lurrean ikusi ditu.

Pintok lau igarotaldiz dana garbitu du.

Urrengo goizean ama Idoiak eskolarako dei egin du.